Historia

1978

Sorrera eta Lehen Pausuak

Pedro Garmendia eta Álvaro Esparzak ekarri zuten eskubaloia Bergarara, Legazpia, Zumarraga eta Arrasaten bizitako esperientziatik.
San Martin Agirre plazan jokatzen zen, ateak Seminariotik eskuz igota partida bakoitzean.
Zelaia ur-pinturekin markatzen zen, eta euri egunean atsedenaldietan berriz margotu behar izaten zen.
Baldintza xumeetan, baina ilusio handiz, sortu zen Bergarako lehen eskubaloi taldea.

esku plazan

1980

Emakumeen lehen agerraldia

Emakumeen infantil taldea izan zen Bergarako eskubaloian nesken lehen talde historikoa. Ilusioz beterik hasi ziren jokatzen, bidea urratzen, eta ordura arte inork ireki ez zuen atea zabaltzen.

Baina une erabakigarrian, entrenatzaileak —Benito Canterok— serbitzu militarreko deia jaso zuen, eta taldea gidatzen jarraitu ezinik geratu zen. Eta horrek, tamalez, amets hura eten egin zuen: lehen nesken taldea, indarrez sortua, jarraipenik gabe gelditu zen.

Hala ere, haiek utzitako arrastoa ez zen desagertu: ausardia, lehen pausoak, eta istorio baten hasiera izan ziren

1986

Josetxok lehen taldearen ardura hartzen du

Josetxo Muniategiandikoetxeak lehen taldearen ardura hartzen du, bere eskutik Bergara Eskubaloiaren hazkundea eta finkotzea helduko da. Ia 40 urtez herriko eskubaloiko errefrente izango delarik.

Josetxo Muniategiandikoetxeak hartu zuen lehen taldearen ardura, eta une horretatik aurrera Bergarako eskubaloia beste dimentsio batera igaro zen. Bere eskutik iritsi zen hazkundea, antolaketa sendoa eta klubaren nortasunaren finkotzea.

Ia 40 urtez, Josetxo izan zen herriko eskubaloiko erreferente nagusia: entrenatzaile, gidari, hezitzaile eta komunitatea batu zuen figura. Bere lanak ez zuen soilik taldeak hobetzea ekarri; eskubaloia herrian sustraitu eta belaunaldi askoren bizitzan markatutako bide bat ireki zuen.

Josetxoren konpromisoak eta eguneroko lan isilak eraiki zuten gaur ezagutzen dugun Bergara Eskubaloia: sendotasuna, balioak, eta etengabeko hazkundea

josetxo
0880087

1987

Labegaraieta gure etxe berria

Altos Hornos de Bergararen pabilioi zaharkitua eraldatu eta Polikiroldegi berria eraikitzen da. Herriko erdigunetik urrunxeago egon arren, gune berriak irekitzen du eskubaloiaren aro modernoa: espazio zabalagoa, entrenamendu hobeak eta hazteko aukera berriak. Aterpe berria bihurtzen da etorkizunaren oinarri sendoa, belaunaldi berriek amestutako lekua. Hemen pizten da belaunaldi berrien ilusioa, etxe berriak ematen duen aukera zabalarekin.

1988

Emakumeen oinarri sendoa sortzen da.

makumeen Kadete eta Infantil taldeak martxan jartzen dira, eta urte gutxiren buruan jarraipena bermatzea lortzen da. Jende kopuru justuarekin, baina konpromiso handiarekin, hurrengo 3–4 urteetan oinarria mantentzea funtsezkoa bihurtzen da: horrek ahalbidetzen du hurrengo belaunaldiek ere beren lekua eta bidea izatea. Momentu horietan hasten da nesken eskubaloia benetan sustraitzen, etorkizunari ateak zabaltzen dizkion proiektu sendo gisa.

eskubaloia: jubenila.
esku igo argazki

1993-1994

Lehenbiziko Igoera

Senior mutilek bigarren saiakeran lortzen dute klubaren lehen igoera historikoa: Josetxo Muniategiandikoetxearen gidaritzapean, taldea 2. maila nazionalera iristen da. Denboraldi hura berezia izan zen: joko sendoa, talde‑indarra, eta Gipuzkoako txapelketa irabazi ondoren, igoera fasean ere lehen postua eskuratzea lortzen da. Garaipen horrek Bergarako eskubaloian ate berri bat irekitzen du, klubaren izena mapa zabalago batean kokatuz.

Maila nazional horretan hiru urte irautea lortu zuten. Mailari eustea ez zen posible izan, baina igoera hartan bizitako indarrak eta ilusioak klubaren nortasuna betiko markatu zuten.

2001-2002

Bigarren Igoera

Lehenengo igoeratik 8 urtera, Bergarak berriro lortzen du amets bera errealitate bihurtzea. Edu Orgaz entrenatzaile zela, senior mutilek denboraldi bikaina sinatzen dute: lehenik Gipuzkoako txapelketa irabazten dute, eta ondoren igoera fasean lehen postua eskuratzea lortzen dute. Une gorena Bergarako jaietako larunbatean iristen da: Muskizen, zalez betetako autobus baten babesean, taldeak 28–36 irabazten du eta 2. maila nazionalerako txartela eskuratzen du. Garaipen hura bihurtzen da klubaren historian bigarren aro distiratsua, herria berriro harro sentiarazten duena.

Aro horretan, taldeak 3 urtez eutsi zion mailari, konpromisoak eta talde‑indarrak gidatuta. Bigarren igoera honek erakutsi zuen Bergarako eskubaloia gai zela berriro ere goi mailan lehiatzeko, eta klubaren nortasuna sendotu zuen belaunaldi berrientzat.

igoera2
neska nagusiak 4

2003-2004

Nesken Senior taldea

Ordurarte Bergarako harrobian hazitako neska talde batek senior mailan jarraitzea erabakitzen du, bere ibilbideari jarraipena emateko eta klubaren historian beste pauso bat emateko. Proiektua sendotzeko, Oñatiko neska batzuk ere batzen dira, taldeari indarra eta jarraipena emanez.

Abenturak 2–3 urtez iraun zuen, baina bere balioa ez zen denboran neurtzen: lehen harria jarrita geratu zen, emakumeen eskubaloiak Bergaran etorkizunerako ate bat zabaldu zuelako.

2006-2015

Gora eta Behera

Maila galdu eta bi urtera, senior mutilek berriro erakusten dute taldearen indarra: Gipuzkoako txapelketa irabazten dute eta igoera fasean bikain arituta, berriro ere lehen postua eskuratzea lortzen dute. Denboraldi sendo hark taldea 2. maila nazionalera itzularazten du, klubaren historian beste mugarri garrantzitsu bat markatuz.

Maila horretan urtebete soilik egon ondoren, 2009/2010 denboraldian berriro lortzen da igoera, oraingoan sendotasun handiagoarekin. Aro horretan taldeak 5 urtez eutsi zion mailari, Bergarako eskubaloia berriro ere goi mailan kokatuz eta klubaren nortasuna indartuz.

Denborak aurrera egin ahala, jokalari beteranoen blokeak proiektua lagatzen du, eta belaunaldi‑aldaketak bere erronka ekartzen du. Une horretan, taldeak plazari errenuntzia egin behar izaten dio, baina egindako ibilbideak klubaren historian aztarna sendoa utzita.

whatsapp image 2026 07 10 at 19.11.21
whatsapp image 2026 06 09 at 13.32.45 (1)

2024-2025

Nesken Senior taldea berrio bueltan

Ia 20 urte igaro ondoren, Bergarak Nesken Senior taldea  du berriro. Harrobian urte luzez aritutako jokalariek, eskubaloiarekin jarraitzeko gogoz, senior mailan taldea osatzea erabakitzen dute. Lehen denboraldian taldea egituratu eta proiektua sendotzen da. 

Bigarren urtean, 2025/2026 denboraldian, taldeak 1. territorialerako igoera lortzen du, etxean jokatutako igoera fasean nagusi izan eta partida guztiak nagusitasunez irabazita. Garaipen horrek emakumeen eskubaloiaren itzulera historikoa markatzen du Bergaran, eta etorkizunerako ilusioz betetako aro berri bat irekitzen du.